ZER BLOG MOTA DA HAU?

Hilketa liburutegi nazionalean


15 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nerea Illera 1.D


'Hilketa Liburutegi Nazionalean' hiru idazle ospetsuren hitzaldiarekin hasten da. Maria Mayo eta bere laguna Andi kazetari lanetan dauden bi gaztetxo dira eta hitzaldi honetara joatea beraien lehengo lana da. Topaketa honetan zenbait pertsonek hartzen dute parte idazleen itzultzaileen papera egiten eta Buck idazlearen itzultzailean eta haren idazkaria izango dira istorioari joku gehien emango dioten pertsonaiak. Hemen Buck idazle ingelesa hiltzen saiatzen dira eta hortik aurrera Maria Mayok eta poliziak, bakoitza bere aldetik, ikertzen hasten dira arrasto edota hiltzailearekin jo harte. Istorio osoan zehar, pixkanaka, pista asko argitzen eta pertsonai batzuk baztertzen joaten dira hiltzaileak izateaz.



Niri asko gustatu zait liburua. Ulertzeko baita irakurtzeko errazak da, idazleak oso ondo azaltzen ditu ertakizun guztiak. Lehen momentutik, irakurtzen hasi nintzenetik,liburuari haria jarraitu diot. Bukaera nik pentsatzen nuenaren guztiz kontrakoa izan da, ez nuen ezertarako espero horrelako amaierarik izatea. Asko gustatu zait.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Gorka Gordjuela 1-D
“Hilketa Liburutegi Nazionalean”,misteriozko liburu bat da. Bertan, idazle batzuen istorioa kontatzen da. Idazle hauek Liburutegi Nazionalean hitzaldi bat ematen duten bitartean, haietako bat pozoi batekin hiltzen saiatzen dira. Istorioan zehar hiltzailea bilatzen saiatzen dira. Maria Mayo eta Andi kazetariak, eta Blancok komisarioak beste polizien laguntzarekin, kasua aztertzen hasiko dira.Nahiz eta hasieran oso informazio gutxi lortu, istorioan zehar kasua argitzen hasiko da, eta bai kazetariak bai poliziak, informazioa lortzen hasiko dira, hiltzailearekin jo arte.

Oso liburu erraza da irakurtzeko, istorio entretenigarri bat kontzatzen du, nahiz eta momentu aspergarri batzuk izan Hiztegi aldetik nahiko sinplea da, beraz atsegina da irakurtzea. Argumentua oso landua dago, asko gustatu zaizkit pertsonaiek jokatzen duten rolak. Azken momentura arte ezin da jakin nor izan den hiltzailea, Bukaera batez ere asko harritu nau. Istorio entrenigarriak gustzen zaien pertsonei gomendatzen diet liburu hau.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ainhoa Macías

Maria kazetaria da eta bere lankidea den argazkilariarekin, Andirekin, nobela beltzak idazten dituzten 3 idazle famaturen hitzaldi batera doaz. Mariak hitzaldia lerro batean laburtzea du lana eta Andik argazkirik onena eskuratzea. Baina bat batean Buck jauna (idazleetako bat) hiltzen saiatzen dira eta koma batean murgiltzen da. Orduan, komisarioa eta bere lankideak hiltzailea nor ote den ikertzen hasten dira. Kazetariak ere bere kabuz ibiliko dira arrasto eta pisten atzetik eta poliziaren ikerketarentzat pista garrantzitsuak lortzen dituzte, beranduago erruduna aurkitzeko funtsezkoak izango direnak.

Irakurtzeko erraza den liburu bat iruditu zait, ez da batere astuna eta hizkuntza aldetik ez dauka inolako konplikaziorik. Istorioaren lehenengo zatian ez da gauza handirik gertatzen, baina ondo dago narratzailearen eta pertsonaien arteko erlazioak argi izateko, izan ere, Maria da lehenengo pertsonan berak ikusten dituen gauzez gain, ikusten ez dituenak kontatzen duena. Gainera, bukaera ez da iragartzen eta irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen dizu.

Joxe Gonzalez erabiltzaileak esan du...

Luisa Villar idatzitako "Hilketa liburutegi nazionalean" liburuak hilketa baten saiakuntza du gai nagusitzat. Maria Mayok eta Andik, prentsarako lan egiten dute eta Madrilgo liburutegi nazionalean lan bati ekin behar diote. Konferentzian Buck idazlea hiltzen saiatuko dira Feety(beste idazle bat) bere hitzak amaitzean. Denborarekin komisarioak eta Mariak kasua ikertzen hasiko dira, Buck hospitalean egonda. Istorioa aurrera joan ahala hainbat pista agertu egingo dira ikerketan lagunduko dutenak.

Nire ustez liburua ez da zaila irakurtzeko, baina asko hobetu behar duen liburua da.
Hasteko kanpoko itxura aipatuz orrialde gehiegi ditu kontatzen duenarentzat, hau da, letra txikiagoa eginda orrialde gutxiago artuko zituen. Barrukoari dagokionez "Topaketa krimenarekin" kapituloak ez du ezer asko kontzaten, soilik 8 orrialdetan kontzen baititu ekintzak idazleak. Narratzailean aldaketak egoteak ez zait asko gustatu, horrelako liburuak gorroto baititut.
Baina zerbait ona du liburuak, hau irakurtzen joan ahala hiltzaile bat baino gehiago etorri zitzaizkidan burura, baina azkenean gutxiago espero nuena izan zen erruduna eta honek asko arriti ninduen.
Nota bat jarriezkero, 5 bat emango nioke liburiari.

JOXE GONZÁLEZ MARTÍN 1.D

Unknown erabiltzaileak esan du...

Detektibe istorio tipikoa. Idazle famatu batzuentzat eskainitako konferentzia bat egoten da liburutegi batean. Bat-batean, idazleetako bat lurrera erortzen da konortegabe. Koma batean erortzen da. Hilketa saiakera bat izan dela jakiten da. Or sartzen da pertsonaia garrantzitsuen lana. Alde batetik Maria eta Andi, bata kazetaria eta bestea argazkilaria, haien kabuz saiatzen dira hiltzailea aurkitzen. Beste aldetik komisarioa eta bere laguntzaileak. Detektibeak idazleei galdeketak egiten jarduten dute eta Mariak eta Andik aldiz, espiatzen zein Andiren argazkien bidez frogak bilatzen. Bukaeran gertaera guztiak lotzen dira eta inork espero ez zuen zerbait gertatzen da.
Niri ustez irakurtzeko oso erraza da, hiruzpalau egunetan irakurtzekoa. Hiztegi aldetik ez du inolako arazorik. Istorioa pertsonaia garrantzitsuenek kontatzen dute lehenengo pertsonan, batez ere Mariak eta komisarioak, eta horren bidez pertsonaien sentimenduak adierazten dira uneoro. Alde horretatik asko gustatu zait. Aipagarriena amaiera da. Ez nuke pentsatuko hori gertatuko zenik, benetan zirraragarria.
Pablo Uranga 1.E

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Ane Suarez 1-D

"Hilketa liburutegi nazionalean" misteriozko eleberria da. Maria (kazetaria) eta Andoni (argazkilaria) hitzaldi batera doaz artikulu bat egiteko, han bi atzerritar eta espainiar bat beraien liburuak aurkezten dituzte. Bat batean idazle bat lurrera erortzen da eta geroago pozoituta dagoela jakiten da hitzaldiko pertsona baten eskuz. Komisarioa eta bere laguntzaileak hiltzailea bilatzen hasten dira, Maria eta Andoniren laguntzaz, hitzaldiko jendeari galderak eginez, Andoniren argazkiak behatuz...

Nire ustez eleberri hau erreza izan da, ez zait batere pisutsua egin. Deskribapenak, bai pertsonaienak, bai tokiak azaltzeko garaian asko lagundu didate liburua irakurtzeko orduan. Gehien harritu didana bukaera da, nire zalantzak nituen hiltzailea zein izan den jakiteko orduan baino ez nuen espero hori izango zenik.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Hilketa Liburutegi Nazionalean.
“Liburutegi Nazionalean”, idazle batzuk hitzaldi bat ematen duten bitartean, haietako bat hiltzen saiatzen dira. Liburuan zehar hiltzailea bilatzen jarduten dute, batez ere, komisario batek, bi kazetarik eta “Liburutegi Nazionaleko” koordinatzaileak eta haren ilobak. Komisarioak galdeketak egiten dituenean, hainbat gauza ezkutatzen zaizkio eta horrek kasuan ez du asko laguntzen. Hala ere, istorioan zehar, gauzak argitzen joaten dira lehen aipatutako pertsonen laguntzaz.
Niri asko gustatu zait eleberri hau. Irakurtzen hasi nintzenean, ez neukan ideiarik ere hiltzeko saiakera horren erruduna nor izan litekeen. Aurrera egin ahala, susmoak nituen baina azkenean, harritu egin ninduen amaierak.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Maria Mayo eta Andi,bi kazetari gazte, liburutegira doaz han liburu beltzei buruzko hizketaldi bat entzuteko eta gero hari buruzko lana egiteko. Han hiru idazle kanpotar daude eta espainiar bat. Hizketaldiaren erdian Buck jauna (idazle bat) hiltzen saiatzen dute, pozoi bat erabiliz. Kasua Madrilgo komisarioak eramango du, hizkiteladian zegoenez, berak kasua remetea eskatuko du. Maria, erreportai oso ona egiteko, pistak bilatzen hasten da, horrela hiltzailea aurkitzeko eta bere egunkarira eramateko. Buck idazlea azkenean ez da hilko, eta ospitalean geratuko da. Idazlea ondo jartzen den bitartean pistak bilatzen jarraituko dute erruduna bilatzekotan.





Liburua gustatu egin zait, erraz irakurtzen da. Liburua ez da oso luzea eta horrek lagunarazten du ez delako ia gelditzen, hau da, denbora guztian zerbait gertatzen ari da eta ez du aspertzeko denborarik ematen. Gainera oso hiztegi erraza erabiltzen du eta oso errez ulertzen da istorioa.

Joxe Gonzalez erabiltzaileak esan du...

Luisa Villar idatzitako "Hilketa liburutegi nazionalean" liburuak hilketa baten saiakuntza du gai nagusitzat. Maria Mayok eta Andik, prentsarako lan egiten dute eta Madrilgo liburutegi nazionalean lan bati ekin behar diote. Konferentzian Buck idazlea hiltzen saiatuko dira Feety(beste idazle bat) bere hitzak amaitzean. Denbora aurrerra joan ahala komisarioak eta Mariak kasua ikertzen hasiko dira, Buck hospitalean egon bitartean. Istorioa aurrera joan ahala hainbat pista agertu egingo dira ikerketa argitzen lagunduko dutenak.

Nire ustez liburua ez da zaila irakurtzeko, baina asko hobetu behar duen liburua da.
Hasteko kanpoko itxura aipatuz orrialde gehiegi ditu kontatzen duenarentzat, hau da, letra txikiagoa eginda orrialde gutxiago hartuko zituen. Barne egiturari dagokionez "Topaketa krimenarekin" kapituluak ez du ezer asko kontzaten, soilik zortzi orrialdetan kontzen baititu ekintzak. Narratzailean aldaketak egoteak ez zait asko gustatu, horrelako liburuak gorroto baititut.
Baina zerbait ona du liburuak, hau irakurtzen joan ahala errudun bat baino gehiago etorri zitzaizkidan burura, baina azkenean gutxiago espero nuena izan zen erruduna eta horrek asko arritu ninduen.
Liburuari nota bat eman beharko banio, 3 puntuko balorazioa emango nioke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nerea Illera 1.D


'Hilketa Liburutegi Nazionalean' hiru idazle ospetsuren hitzaldiarekin hasten da. Maria Mayo eta bere laguna Andi kazetari lanetan dauden bi gaztetxo dira eta hitzaldi honetara joatea beraien lehengo lana da. Topaketa honetan zenbait pertsonek hartzen dute parte idazleen itzultzaileen papera egiten eta Buck idazlearen itzultzailean eta haren idazkaria izango dira istorioari joko gehien emango dioten pertsonaiak. Hemen Buck idazle ingelesa hiltzen saiatzen dira eta hortik aurrera Maria Mayok eta poliziak, bakoitza bere aldetik, ikertzen hasten dira arrasto edota hiltzailearekin jo arte. Istorio osoan zehar, pixkanaka, pista asko argitzen eta pertsonai batzuk baztertzen joaten dira hiltzaileak izateaz.


Niri asko gustatu zait liburua. Ulertzeko baita irakurtzeko errazak da, idazleak oso ondo azaltzen ditu gertakizun guztiak. Lehen momentutik, irakurtzen hasi nintzenetik,liburuari haria jarraitu diot. Bukaera nik pentsatzen nuenaren guztiz kontrakoa izan da, ez nuen ezertarako espero horrelako amaierarik izatea. Asko gustatu zait.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nekane Ijurco 1.D

“Hilketa liburutegi nazionalean” liburuko istorioan, idazle bateri, Buck-ri, nola hil nahi duten kontatzen digute. Bertan, Maria Mayo kazetariak eta bere lankidea Andik, hiltzailearen identifikazioa aurkitu nahi izango dute. Ez dira bakarrak, polizia horretan egongo da ere. Jakin behar da, hilketa liburutegi batean egindako hitzaldian gertatzen dela eta Buck-ek bere inguruan arazo asko izan dituela jendearekin, maitasun kontuetan batez ere. Eleberrian zehar, erruduna zein den jakiteko pistak ematen zaizkigu, hau da, Buck-en bizitza azaltzen digute eta ondorioz hiltzailea zein den ikusten hasten gara.
Nire iritziz, irakurtzeko liburu erraza da, hau da, ez duzu asko irauten irakurtzen. Istorioari begira, misteriotsua da eta gustatu zait, misterioa bukaeraraino irauten duelako. Hala ere, bukaera aldatuko nuke, atal hori gustatu ez zaidan bakarra da. Misterioa gustatzen zaienei batez ere, gomendatuko nieke.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

ANE BAYO 1.D

“Hilketa Liburutegi Nazionalean” liburua, Luisa Villarrek idatzitako misteriozko liburu bat da, bertan Maria Mayo izeneko kazetari bat, Andi argazkilariarekin doa hiru idazle ospetsuk emango duten hitzaldi batera. Hitzaldian dauden bitartean, idazleetako bat pozoi batekin hiltzen saiatzen dira. Hortik aurrera lehenago aipatutako biak, eta Blanco komisarioa, ikerketa lanak egiten hasiko dira, errudun baten bila. Istorioa aurrera dijoan heinean, pista ugari aurkitzen doaz. Hauekin, erruduna zein den jakingo dute azkenean.


Ez zait asko gustatu liburu hau. Haria galtzen nuen denbora guztian, eta ez zait entretenigarria iruditu. Gauza guztiei buelta pila ematen zizkieten pertsonaiek, eta azkenean hori aspergarria da, nire ustez. Lagun batek gomendatu zidan, eta jendeak ere oso ondo hitz egin zidan honi buruz, hala ere, nik ez nioke jendeari gomendatuko. Beste alde batetik, irakurtzeko erraza da, eta hizkuntza aldetik ere ulerterraza da.